Pilota ikuskizuna izango da bihar, IAK eta GKSk antolatuta

Andrea Zipitria 2023ko api. 13a, 08:30

Bi partida jokatuko dira, 18:00etatik aurrera eta garagardo artisau dastaketa ere izango da bertan.

Bihar, San Telmo jaien bueltan, pilota ikuskizuna izango da Odieta frontoian (euria eginez gero, Herri Eskolako frontoian), IAK eta GKSk antolatuta.

18:00etan hasita, bi partida jokatuko dira:

  • Zumaiarren arteko partida:
    Leire Ensal eta Egoitz Arribas vs. Xabier Olaziregi eta Luis Zulaika.
  • Gurpildun aulkiko pala:
    Leire Troitiño eta Beñat Lizaso vs. Joseba Lasa eta Manu Quesada.

Partidez gain, Izar-haitz garagardo artisau dastaketa izango da arratsaldean zehar bertan.