Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Hondakin biodegradagarriak birziklatuz gero, energia sortu ahalko litzateke"

Yara Laskibar 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko, hainbat elkarrizketa egin ditugu herritaren artean. Hau da Antxon Laskibarri energiari buruz egindako elkarrizketa.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Lehendabizi, kotxe gutxiago erabiliz eta herriko garraio publikoa erabiliz.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Murriztu daiteke, baina lehendabizi, hondakinak birziklatzea eta etxeko aparatu elektrikoak efizienteak izatea lortu beharko genuke.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin? 
Nik uste dut baietz, etxeko teilatuetan eguzki plakak jarriz.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ez, eta ezta itsasoan ere, ez gaude preparatuta eta. Nire ustez, hondakin biodegradagarriak birziklatuz gero, energia sortu ahalko litzateke.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Estrategia txarra da, ez zaidalako ideia ona denik iruditzen. Gainera, ez gaude preparatuta. Beste baliabide batzuk badaude, adibidez,  kotxeak, biokonbustibleak, hidrogenoa…