Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Nahi ditut energia berriztagarriak, baina ez dut nahi gure mendiak eta itsasoa suntsitzerik"

Nahia Perez 2023ko mai. 1a, 00:00

Josune Peña elkarrizketatu dugu, Zumaia nolakoa izango den 2050ean jakiteko, bereziki energiari dagokionez.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Bai, murriztu beharko litzateke. Jarraitzen badugu orain bezela zerbitzu publikoa erabili beharrean kotxea erabiltzen, bidaia asko egiten hegazkinez, fabrikak ere ez baldin badituzte kontuan hartzen… isurketa horiekin ez goaz bide onean arazo honi aurre egiteko.  

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Lehen esandakoa, neurriak hartu beharko genituzke guztiok. Pertsona batzuk bakarrik hartuz gero ez dugu ezer aurreratzen.  

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Ez, gastatzen goazen moduan laister zentral nuklearrak irekitzeko arriskuan egongo gara. Kontsumo handiegia dugu energia berriztagarriekin asetzeko.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Duda sartzen zait. Beti esaten dugu energia berriztagarriak nahi ditugula denok, baina gero etxe ondoan jartzea tokatzen zaigunean inork ez du nahi. Niri ere ez zait gustatzen mendietan eolikoak jartzea, baina bertan daude antena “galantak”. Itsasoan ere ekosistema puskatzen dutelako jendeak ez ditu jarri nahi, baina beste era bat ez dagoenez ondorio batzuk ditu horrek. Nahi ditut energia berriztagarriak, baina ez dut nahi gure mendiak eta itsasoa suntsitzerik.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Estrategia ona da  bai, baina berriro ere elektrizitatera goaz eta elektrizitatea gastatzera. Gainera, kotxe denak ez daude prest horretarako. Gizartea ere ez dago prest horrelako aldaketa izateko eta horretarako infraestruktura askoz handiagoa beharko litzateke. Ez dut uste hori posible izago denik hemendik urte asko arte.