Elordi-Rezusta eta Peña II.a-Albisuren arteko norgehiagoka ikusteko aukera izango da San Telmo egunez

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 11a, 13:06
Peña II.a eta Elordi.

Astelehenean, San Telmo egunez, izango da binakako pilota partida Aitzuri pilotalekuan. Aurrez, promozio ligan buruz buru ariko dira Agirre eta Larrazabal.

Ohi bezala, puntako pilota partidez gozatzeko aukera izango da aurten ere San Telmo egunez. Datorren astelehena da egun handia, apirilaren 17a, eta sarrerak laster jarriko dituzte salgai Entradasfronton.com atarian. Egunean bertan ere erosi ahalko dira, Aitzuri pilotalekuko leihatilan. 17:30ean hasiko da aurreneko partida.

Aurtengo partida nagusian Elordi-Rezusta eta Peña II.a-Albisu elkarren aurka nor baino nor ikusteko aukera izango dute pilotazaleek. Horren aurretik, promozioko partida egongo da, buruz burukoa, Agirre eta Larrazabalen artekoa.

Albistearen eguneraketa: 2023-04-12.