Zumaiako Ludotekak bi irteera egingo ditu aste honetan

Andrea Zipitria 2023ko api. 10a, 14:00
Zumaiako Ludotekako haurrak irteeran (Zumaiako Ludoteka).

Bihar, LH 1-2 eta 3an dauden haurrak, Donostiara joango dira, Cristina Enea Parkera; LH 4-5 eta 6an dauden haurrak, berriz, Oñatira egingo dute irteera, etzi.

Aste honetarako bi irteera antolatu ditu Zumaiako Ludotekak haurrentzat. Bata bihar izango da, eta bestea, etzi. Biharkoan, Donostiara joango dira, Cristina Enea Parkera, eta bertan ‘Cristina Eneako Bidaiariak’ ekintza egingo dute. Irteera honetan parte hartuko dute LH 1-2 eta 3an dauden haurrak.

Helduagoak, hain justu ere, LH 4-5 eta 6an dauden gaztetxoak, etzi egingo dute irteera, Oñatira. Arrikrutz kobara joango dira haurrak, eta bertan ‘Espeleotxiki’ ekintza egingo dute.