Oscarretan saritutako 'Todo a la vez en todas partes' eta 'Irati' filmak emango dira Aste Santuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2023ko api. 6a, 10:00

Azken Oscar saritan garaile izan zen Todo a la vez en todas partes filma ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zineman. Irati filma ikusteko beste aukera bat ere izango da, baita haurrentzako King, mi pequeño rey ikustekoa ere. 

Hiru film emango dira Aste Santuko egunetan zehar Zumaiako zinema aretoan. 

Gaur, osteguna, bihar, ostirala, eta igandean Todo a la vez en todas partes film estatubatuarra emango da Aita Marin. Dan Kwan eta Daniel Scheinert zinemagileek idatzi eta zuzendutako lanak zazpi Oscar sari lortu ditu. Horien artean, film, zuzendari eta aktore protagonista onenarentzako (Michelle Yeoh).

Saioak 19:30ean izango dira, eta sarrerak hemen eros daitezke aldez aurretik. 

Paul Urkijo Alijoren Irati filma ikusteko beste aukera bat izango da asteburu honetan Aita Marin. Estreinatu zuten asteburuan bertan eman zen Zumaian eta saio guztiak bete zituen. Oraingo honetan larunbatean eta astelehenean, ikuslearen eguna, izango dira, 19:30ean.

Sarrerak hemen eros daitezke.

Bihar eta igandean, berriz, haurrentzako zinema saioa izango da, 17:00etan. King, mi pequeño rey filma emango da egun horietan.

Hemen eros daitezke sarrerak.