Santelmoetako bertso jaialdirako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko api. 6a, 08:50

Iazko bertso jaialdiko irudia.

Bertso jaialdia izango da apirilaren 14an, San Telmo jaien lehen egunean. Zumaiako Bertso Eskolak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. 

Ohikoa den bezala, Zumaiako Bertso Eskolak bertso jaialdia antolatu du San Telmo jaien lehen egunerako. Apirilaren 14an izango da, 22:00etatik aurrera, Zumaiena Ikastetxeko aretoan. Kantuan Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto eta Jone Uria arituko dira; gai-jartzaile lanetan, berriz, Jon Maia.

Jaialdiko antolatzaileak, Zumaiako Bertso Eskolak, hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunak larunbat eguerdian aterako ditu. Hartu parte zozketan eta zorte on!