Lurraldebuseko autobusek ez dute geldialdirik egingo moilako geralekuetan apirilaren 6tik 24ra arte

Juan Luis Romatet 2023ko api. 4a, 11:00
Apirilaren 6tik 24ra bitartean Etxezarreta kalean hartu beharko dira Donostiarako autobusak. (Juan Luis Romatet)

Apirilaren 6tik 24ra bitartean, biak barne, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua ematen duten Lurraldebuseko autobusak ez dira moilara sartuko. Patxita Etxezarretako geralekuak bakarrik izango dira martxan. 

Lurraldebus berak egindako eskaera bati erantzunez, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua egiten duten autobusak ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaiko geralekuetan, ez bidaiariak hartzeko ezta uzteko ere, etzitik (apirilak 6) hilaren 24ra arte, biak barne. 

Denbora honetan Patxita Etxezarreta kaleko geralekuak bakarrik izango dira martxan.