Dantzara ikuskizuna berreskuratzeko bilera egingo dute bihar

Juan Luis Romatet 2023ko api. 3a, 15:00
Dantzan aritzen diren eragile desberdinek parte hartu izan dute Dantzara ikuskizunean.

Maiatza Dantzan antolatzeko lanetan dabiltza udala eta Astindu Dantza Elkartea. Aurten, gainera, Dantzara ikuskizuna berreskuratu nahi dute, eta horretarako bilera antolatu dute. 

Maiatza Dantzan zikloaren barruan, Dantzara ikuskizuna programatuko dute aurten, maiatzaren 13an. Printzipioz, Odietan egingo da, arratsaldez, eta herrian dantza aritzen diren zaletuak eta ikasleak izango dira ikuskizuneko protagonistak. 

Egun hori antolatzeko bilera bat antolatu du udalak herriko erabileekin. Bilera bihar izango da, asteartez, goizeko 11:00etan, Alondegian. Eragile zein elkarteekin egingo den bilera horretan adostuko dira ikuskizuneko xehetasunak.