Ongi etorri beroa eman diote Darahli elkarteari Saharako errefuxiatuek

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 3a, 02:30

Goizeko harrera ekitaldiaren ondoren, beste bat izan dute arratsaldean, non euskal dantza saioa eskaini duten zumaiarrek, baita Zugera eramandako laguntza materiala eman ere.

Borobila izan da Zumaiatik Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara joandako Darahli ekarteko taldeak Zugen igaro duen lehen eguna. Herriko agintariek goizean egindako harreraren ondoren, arratsaldean Auserdeko gobernadoreak eman die ongi etorria beste ekitaldi berezi batean.

Hala, zumaiarrek euskal dantza saioa ere eskaini dute eta ondoren Euskal Herritik kanpalekuetara eramandako kaxak eta senidetze gutunak banatu dituzte. Zugeko herritarrak ere animatu dira musika jo eta dantza pixka bat egitera, gainera. Amaieran, denbora librea izan dute ikasleek eta Zugeko haurrekin aritu dira jolasean.