Darahli 23 bidaiako kideak abiatu dira kanpalekuetara

Juan Luis Romatet 2023ko api. 1a, 14:00

Darahliko kideak Sagarbide parean. (Jabi Gonzalez Toston)

Darahli elkarteak antolatutako bidaian Zumaiako 50 ikasle abiatu dira Saharako errefuxiatuen kanpelekuetara. 

Kanpalekuetarako bidean dira dagoeneko Darahlik antolatu duen bidaiako lagunak. Goizeko 9:00ak aldera atera dira Sagarbide paretik Madrilgo aireportura bidean. Elkarteak antolatzen duen seigarren bidaia da, eta oraingo honetan Zumaiako ikastetxeetako 40 ikaslek izango dute erbestean, desertuaren erdian, bizi den herri hau ezagutzeko aukera. Kanpalekuetan igaroko dituzten egunetan hainbat proiektu gauzatuko dituzte, gainera.

UKTko kazetari bat ere bidaia honetako kidea da eta han ikusitakoak eta bizitakoak ekarriko ditu webgune honetara.