Ahots tenikako ikasleen entzunaldia Baso Magikoko domoan

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 29a, 12:00

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak Aste Santu atarirako prestatutako egitarauaren barruan, ahots teknikako ikasleen txanda izan zen atzo. 

Herriko musika eskolan ahots teknika ikasten ari diren lagunen entzunaldia izan zen atzo Zumaiena Ikastetxeko Baso Magikoko domoan. Taldeka, baina baita bakarka ere, ikasturtean zehar ikasitakoa bertaratu zirenen aurrean erakusketa parada izan zuten ikasleek. 

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antolatutako egitarauaren barruan, gaur, 18:30ean hasita, ikasleen entzunaldia egingo da Musika Bandak Ubillosen duen lokalean.