Maddi Iraola Espainiako Eski Txapelketako garailea izan da

Intza Trula 2023ko mar. 28a, 10:30
Maddi Iraola Espainiako Eski Txapelketako txapeldun (Jon Iraola).

2023ko Espainiako Eski Txapelketa jokatu da asteburu honetan eta Maddi Iraola zumaiarrak lehen postua lortu du CA proban.

Asteburu honetan 2023ko Espainiako Eski Txapelketa jokatu da Granadan (Andaluzia, Espainia), eta Maddi Iraola zumaiarrak urrezko domina irabazi du bertan. Ostiralean GS proba jokatu zuen eskiatzaile gazteak, eta arazo batzuk medio, laugarren postuan sailkatu zen. Larunbatean berriz, SL proba izan zuen Iraolak, eta bertan bigarren txanda irabaztea lortu zuen. Azkenik, igandean, CA proba jokatu zuten Espainiako eskiatzaile onenek, eta zumaiarra izan zen lehiaketako txapelduna; denboraldi laburrari amaiera ezin hobea emanaz.