Rueda cubana dantza ikasteko tailerra antolatu du Astinduk iganderako

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 25a, 16:00
2018an egin zute rueda cubanako tailerreko irudia.

Dantza tailerra antolatu du igande honetarako Astindu dantza taldeak. Oraingo honetan rueda cubana izeneko estiloa dantzatzen ikasiko dute. 

Dantza estilo desberdinak ikasteko tailerrak antolatzen ditu hilero Zumaiako Astindu dantza taldeak. Martxoko tailerrean Karibera egingo dute bidaia eta rueda cubana izeneko dantza estiloa dantzatzen ikasiko dute. Aitor Aizpurua izango da irakaslea, eta igandean izango da tailerra, goizeko 10:30etik 12:30era bitartean, Torreberrin. 

Taila hauek doakoak dira, irekia, eta adin eta maila guztietako lagunei zuzendatukoak. Ez da aurrez izenik eman beharrik izango, nahikoa izango da esandako orduan Torreberrira bertaratzea.