Zumaian jokatuko da bihar Gipuzkoako batel ligako jardunaldia

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 24a, 17:00
Zumaiako batela pasa den astean Orion jokatutako estropadan. (Telmo Deun A.E.)

Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia hartuko du Zumaiak bihar, larunbata. 17:00etatik aurrera arituko dira ontziak lehian. 

Batel estropadak ikusteko aukera izango da bihar arratsaldez Urolaren itsasadarrean. Izan ere, Zumaian jokatuko da larunbatean Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia. 17:00etan hasiko dira arraunlariak lehian. Irteera eta helmuga puntua arranpla parean kokatuko da.

Infantil, promesa, jubenil eta maila absolutoan jokatuko dira estropadak, bai neskatan bai mutiletan.

Ligaren sailkapena hau da bost jardunaldi jokatu ondoren (bigarren eta hirugarren jardunaldiak, urtarrilaren 15ean eta 22an, ez ziren jokatu).