Extremadurara bidaia egin dute Beheko Plaza elkarteak antolatuta

Intza Trula 2023ko mar. 23a, 12:07
Beheko Plaza elkarteko bazkideak Guadalupen (Beheko Plaza elkartea)

2023. urtean Beheko Plaza elkarteak prestatu dituen lau bidaietatik lehenengoa egin dute Extremadurara.

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak 2023rako bazkideentzat prestatutako lehenengo bidaia egin dute Etxremadurara. Martxoaren 12tik 18ra bitartean izan da irteera, eta denbora horretan, Merida, Caceres, Trujillo, Almendralejo eta Guadalupe herriak bisitatu dituzte, besteak beste. Gainera, giro ezin hobea izan dute aste osoan zehar.

Urte honetan zehar beste hiru bidaia ditu antolatuta Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak: Kosta Urdina (maiatzaren 21etik 27ra), Kantabria (uztailaren 4tik  6ra), eta azkena Benidormera (urriaren 2tik 12ra). Irteera horietarako izena emateko epea aurrerago zabalduko dute.