Baleikek banatu du 'Iruleak' liburuaren alea

Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 08:10
Xabier Ureta da zozketako sariduna. (Felix Aizpurua)

Txalaparta argitaletxeak emandako Iruleak liburuaren ale bat zozkatu du Baleikek bazkideen artean. Irabazleak jaso du jada oparia. 

Garazi Albizua eta Olga Carmona Peralek ondu eta Txalapartak argitaratutako Iruleak liburuaren ale bat zozkatu du Baleikek bazkideen artean. Behin zozketa eginda, Xabier Ureta izan da sariduna. Ostiral arratsaldean jaso zuen oparia.