Sonakay taldeak kontzertua emango du hilaren 31n, Zumaian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 19a, 11:00
Sonakay musika taldea. (Sonakay)

Salgai daude Sonakay taldeak Zumaian emango duen kontzerturako sarrerak.

Hilaren 31n, Sonakay taldea igoko da Aita Mari aretoko oholtzara, 20:00etan hasita, kontzertua emateko. Suerte izeneko diskoko kantuak eskaintzeaz gain, bere ibilbideko abesterik aipagarrienen errepasoa ere egingo du euskal flamenko taldeak Zumaian. Hala, zuzenekoaz gozatu nahi dutenek sarrerak salgai dituzte dagoeneko Sarrerakzumaia.eus atarian. Sarreraren prezioa 8 euro izango da, eta Gazte Txartelarekin, berriz, 5 euro.