Larunbat honetan sartuko da indarrean TAOren udaberriko sistema

Intza Trula 2023ko mar. 14a, 10:30
Bertakoen aparkaleku guneak indarrean egongo dira larunbat honetatik aurrera (Juan Luis Romatet).

Martxoaren 15etik ekainaren 15era arte iraungo du sistemak.

Indarrean egongo dira larunbat honetatik aurrera bertakoen aparkaleku guneak. Ekainaren 15era arte iraungo du, eta ordura arte iazko TAO txartela erabili ahal izango da. Denbora tarte horretarako txartel berria behar dutenek (iazkorik ez duelako edota erroldan edo matrikulan aldaketarik egin duelako), bi modutan egin dezakete; alde batetik udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, eta bestetik, egoitza elektronikoaren bidez.

BERTAKOENTZAKO GORDETAKO GUNEAK: MARRA ZURIAK:

Astelehenetik ostiralera edonork aparka dezake bertan, doan eta mugarik gabe. Asteburu eta jaiegunetan bertakoek soilik aparka dezakete.

1. GUNEA: Zubitxikitik barrura.

2. GUNEA: Zubitxikitik kanpora.

3. GUNEA: Larretxo auzunea.

(Bertako bakoitzak bere gunean bakarrik aparka dezake).

ERROTAZIO AZKARREKO GUNEAK: MARRA URDINAK ETA GORRIAK (GEHIENEZ 3 ORDU):

Bertakoen bereizgarrietako bat dutenek aparkatzeko lehen 90 minutuak doan izango dituzte, betiere makinatik tiketa hartuta. 3 orduko gehienezko mugara heldu nahi izanez gero, aldea ordaindu beharko da.

  • Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik, Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plaza:
    • Egunero: 10:00-20:00.
    • Ordainduta gehienez 3 ordu.
  • Merkatua (foruen plaza):
    • Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00.
    • Larunbatetan: 08:00-12:30.
    • Gehienez 30 minutu.
    • Gainerako ordu eta egunetan, zonalde horretako bereizgarria dutenek bakarrik aparkatu ahal izango dute.
  • Osasun zentroa:
    • Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00.
    • Larunbat, igande eta jaiegunetan edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.
  • Alai auzunea (Izustarri kalea):
    • Edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.
  • Txomin Agirre (zubitxikitik Moilaberriko zubira doan tartea), arrapalako gunea eta Manoli txiki aurreko gunea:
    • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00-20:00.
    • Ordainduta gehienez 3 ordu.
    • Astelehentik ostiralera edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

ERROTAZIO ERTAINEKO GUNEAK: MARRA URDINAK (GEHIENEZ 10 ORDU):

  • Itsas kiroldegia, Axular ibiltokia, Sagarbidea-Lubaki (GKN) eta kiroldegi aurreko aparkalekuak:
    • Edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

Ikusi mapa hemen.