Alfarorako irteera antolatu du Beheko Plaza elkarteak

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 12a, 17:00

Zikoinak Alfaron.

Errioxako Alfaro herrira bisita egingo dute Beheko Plaza elkarteko bazkideek apirilaren 1ean. Martxoaren 20an zabalduko da izen-ematea.

Beheko Plaza erretiratuen elkarteak irteera bat antolatu du apirilaren 1erako. Lehenbizi, Castejonera joango dira, eta bertako Bodegas Marques de Montecierzo upategian hamaiketakoa izango dute. Jarraian, Alfaro herrira joango dira. Errioxako herri horretan, hasteko, naturaren interpretazio zentroa bisitatuko dute, eta ondoren, paseotxo bat emanaz, zikoinen begiratokira joango dira. Bazkaria Azagrako Venecia ostatuan izango dute.

Izena emateko epea martxoaren 20an zabalduko da, elkarteak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan duen bulegoan (11:00etatik 12:00etara). Bidaiako prezioa 48 euro izango da.