Ernaik hamargarren urteurrena ospatuko du gaur arratsaldean

Intza Trula 2023ko mar. 10a, 10:13

Torreberri gaztetxean egingo dituzte antolatutako ekintzak.

Ernairen hamargarren urteurrena ospatzeko, Zumaiatik ari gara lelopean, hainbat ekintza antolatu dituzte gaztetxean. Arratsaldeko 19:00etan, apirilaren 6tik 9ra bitartean Elorrion ospatuko den Gazte Topagunearen aurkezpena egingo dute. Ondoren, 19:30etan, Hamarru elektrottaranga Zumaiako kaleetan estreinatuko da. Eta amaitzeko, gaueko 21:00etan bertso afariaz gozatzeko aukera izango da Ekhiñe Zapiain eta Joanes Illarregirekin.