Zumaiako 50 ikasle joango dira apirilean Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara

Juan Luis Romatet - Gorka Eizagirre 2023ko mar. 10a, 12:00

Zumaiako 50 ikasle Saharako kanpalekuetara joango dira apirilaren hasieran Darahli elkarteak antolatutako bidaian. Bertan, lankidetza programa batzuk gauzatzeaz gain, saharar errefuxiatuek bizi duen egoera ezagutzeko aukera izango dute.

Maddi Amilibia eta Nicole Arribillaga lehendabizikoz joango dira kanpalekuetara; Enara Manterola eta Lier Etxabe, berriz, aurretik izanda daude. Bidaiaren berri eman dute laurek, baita Samuel Ruiz Darahli elkarteko koordinatzaileak ere.