AP-8ko Itziar-Deba irteera itxiko dute goizaldean Bilborako noranzkoan

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 7a, 15:00
Deba-Itziar irteerako zorua konponduko dute. (Google Maps)

Hiru orduz egongo da bidea itxita zorua konpontzeko lanak direla eta. Ondorioz, Zumaia-Zestoako irteera hartu beharko dute Itziarrera edo Debara joan behar duten herritarrek. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaurtik biharrera bitarteko goizaldean itxi egingo dute AP-8 autobideko Itziar-Deba 54. irteera Bilborako noranzkoan. Zehazki, 03:00etatik 6:00etara itxiko dute bidea eta irteerako erreiaren zorua konpontzeko lanak segurtasunez egiteko. 

Gauzak horrela, aipatutako ordu tartean Itziarrera edo Debara joan behar duten ibilgailuei Zumaia-Zestoako 48. irteera erabiltzea gomendatu diete.