Hirugarren talde handienaren saria jaso du Emakumeon* Etxeak Lilatoian

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 5a, 16:15

Lilatoiaren 33. edizioa korritu da gaur goizean Donostiako kaleetan zehar. Inoizko parte hartze handiena izan du aurtengoa edizioan, eta bertan izan dira Zumaiako hainbat emakume ere. 

Kirola, baita aldarria ere, dena jai giroan. Lilatoiaren 33. edizioa korritu da gaur goizean Donostian. Atletico San Sebastian klubak antolatzen duen lasterketa honek inoiz parte hartzena handiena izan du: 6.000 emakume bildu dira Donostian, iaz baino mila korrikalari gehiago. 

Zumaiako emakumeek ez dute hutsik egin nahi izan, eta iaz egin bezala, Zumaiako Emakumeon* Etxearen izenean egin dute korrika saioa. Alderdi Ederren, Donostiako udaletxe aurrean jarritako podiumera igotzeko aukera ere izan dute Zumaiako emakumeek. Izan ere, lasterketako hirugarren talde handienaren saria jaso dute.