Sutea izan da Zumaiako Santiago auzoko lokal batean

Ane Olaizola eta Andrea Zipitria 2023ko mar. 5a, 12:30

Ertzaintzaren arabera, 12:00ak baino zertxobait lehenago jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, eta sutea kontrolpean dute dagoeneko. Ez dituzte jakinarazi sutearen arrazoiak.

Gaur, eguerdiko 12:00ak baino zertxobait lehenago, sutea izan da Zumaiako Santiago auzoko lokal batean. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazi dionez, larrialdi zerbitzuak berehala inguratu dira eta dagoeneko kontrolpean dago sutea. Momentuz, sutearen arrazoiak zeintzuk izan diren jakiteke dago.