'Tár' eta 'El gato con botas: el ultimo deseo' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Erredakzioa 2023ko mar. 4a, 15:00

Bi film ikusteko aukera izango da asteburuan Aita Mari zinema aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana. 

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango da asteburuan Aita Mari zinema aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean, Cate Blanchet aktorea buru duen Tár filma ikusteko aukera izango da. Film honetan egindako lanarengatik sari ugari jasotzen ari da Blanchet. Hala, aktore onenaren saria jaso du Veneziako Film Jaialdian, Urrezko Globoetan edo Bafta sarietan. Sei Oscar sarietarako hautagaia ere bada Tár, horien artean film, zuzendari, gidoi original edota emakumezko aktore onenarentzako (Blanchet bera)

Filma larunbatetik astelehenera bitartean emango da, 19:30ean. 

Haurrentzako film bat ere emango da asteburu honetan. Igandean izango da, 17:00etatik aurrera, eta El gato con botas: el ultimo deseo filma emango da Zumaiako zinema aretoan.