Gazteen kontsumo ohituren inguruko Guraso Eskolako saioak egingo dira martxoan eta apirilean

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 5a, 08:00

Hitzaldiak Alondegiko Oxford aretoan egingo dira.

Gazteen kontsumo ohituren inguruko saio bana izango da martxoan eta apirilean Zumaian. Ekitaldi hauek Guraso Eskolako eskaintzaren barruan sartzen dira. 

Gazteek dituzten kontsumo ohiturak izango dituzte hizpide martxoan eta apirilean Guraso Eskolen barruan. Lehena martxoaren 29an izango da eta Gure seme-alaben kontsumoak izango du izena hitzaldiak; bigarrena, berriz, apirilaren 26an izango da, eta Gazteen kontsumo ohiturak izenpean. Bi saioak asteazkenetan izango dira, 18:00etan hasita, Alondegiko Oxford aretoan. Hizlaria, bietan ere, AGIPAD elkarteko kide Amaia Barcenilla izango da. 

Saio hauek nerabeen gurasoentzat bereziki prestatuta daude, baina herritar orok parte hartu dezake. 

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute Branka eraikinean (Aizkorri kalea 6), brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943-86 22 00 telefono zenbakira deituta.