Bakarrizketak, antzezlanak eta manifestazioa izango dira Emakumeen Egunaren harira prestatutako egitarauan

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 1a, 14:00
Eragileak Emakumeen Eguneko egitarauaren aurkezpenean. (Juan Luis Romatet)

Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta egun horri lotutako egitaraua aurkeztu dute udaleko, Mugimendu Feminitako eta Zumaiako Emakumeon* Etxeko kideek. 

Hilabete guztira luzatuko da Martxoak 8ari lotutako ekitaldiak Zumaian. Goiz partean eman dute egitarauaren berri Zumaiako Udaleko, Mugimendu Feministako eta Zumaiako Emakumeon* Etxeko kideek Emakumeon* Etxean bertan egindako aurkezpen ekitaldian. 

Bakarrizketak, hitzaldiak edota antzerki emanaldiak izango dira, besteak beste, ostiralean hasi eta martxoaren bukaerara arte luzatuko den egitarauan. Denon bizitzak erdigunera da aurtengo Emakumeen Egunaren lelo orokorra, eta mezu horrekin bat egin dute Zumaian ere. Lelo hori daraman more koloreko banderola berriak ere egin dituzte. Banderola hauek udaletxean eta Emakumeon* Etxean eskuratu daitezke. 

Egitaraua

Martxoak 3, ostirala

20:00etan, Aita Marin, antzerkia: La Dramatica Erranteren Yerma.

Martxoak 4, larunbata

12:00etan, Oxford aretoan, Itzalpeko emakumeak erakusketaren irekiera. Erakusketa hilaren 4tik 26ra bitartean izango da bisitagai.

Martxoak 7, asteartea

18:30ean, Emakumeon* Etxean, Virginia Imazen Sex o no sex antzezlana.

Martxoak 8, asteazkena

19:00etan, manifestazioa Beheko Plazatik abiatuta, Mugimendu Feministak deituta.

Martxoak 9, osteguna

19:00etan, Emakumeon* Etxean, Beatriz Egizabalen Magma mia bakarrizketa.

Martxoak 15, asteazkena

18:30ean, Emakumeon* Etxean, Bai bakarrik da bai Legea: adostasuna erdigunean solasaldia.

Martxoak 17, ostirala

20:00etan, Aita Marin, Amaraun dantza eta bertsoak.

Martxoak 23, osteguna

18:30ean, Emakumeon* Etxean, Luciana Alfaroren Feminismo y racismo hitzaldia.

Martxoak 30, osteguna

19:00etan, Emakumeon* Etxean, Raquel Lopez eta Ane Lindaneren Despotorre bakarrizketa. Ele bietan.