Bere bazkideentzako informatika kurtsoa antolatu du Beheko Plazak

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 27a, 11:34

Tabletak eta mugikorrak erabiltzeko ikastaroa antolatu du Beheko Plazak Kzgunearekin elkarlanean. Izen ematea zabalik dago dagoeneko. 

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak, Kzgunearekin elkarlanean, haren bazkideei zuzendutako informatika kurtsoa antolatu du. Parte hartzaileek tabletak eta mugikorrak erabiltzeko pistak jasoko dituzte. Ikastaro hau martxoaren 13tik 21era bitartean emango da, 09:00etatik 11:00etarako ordutegian.

Ikastaro honetan parte hartzeko interesa duten Beheko Plazako bazkideek aurrez eman beharko dute izena elkarteak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan, gaurtik aurrera. Posta elektroniko bidez ere izango da izena emateko aukera, behekoplaza1@gmail.com helbidera idatzita.