Gaztetxoek ere gozatu dute herri lasterketarekin

Aritz Mutiozabal 2023ko ots. 25a, 19:40

15:45etik aurrera, LH 1. mailatik DBH 4. maila bitarteko haur eta gazteek korrika egiteko aukera izan dute, bakoitza bere kategorian, proba ezberdinetan banatuta.

Zumaiako 38. Herri Lasterketa jokatu da gaur arratsaldean, baina helduen bi proba nagusiei hasiera eman aurretik, haurren eta gaztetxoen saioak egin dituzte. Hainbat kategoriatan banatuta, distantzia ezberdinetako lasterketak jokatu dituzte 15:45etik aurrera.

Gaztetxoak izan dira saltaka egiten lehenak, kimu mailakoak, eta ondoren infantil eta kadeteen txanda izan da. Hauek Eusebio Gurrutxaga plazan hasi eta bukatu dute ibilbidea. LH1etik 4ra bitarteko haurrak, berriz, kofradiatik plazara egin dute korrika, txandaka. Dozenaka lagunek hartu dute parte, eta giro jatorra nagusitu den arren, irabazteko grina erakutsi dute batzuek. Dortsala jarri eta irteera lerroan jartzeak hori baitauka.

Amaieran, parte hartzaile guztientzako dominak banatu dituzte, eta meriendarako jana eta edana. Gaztetxoen mailan, gainera, oroigarria jaso dute lehen sailkatuek.

Kimuak neskak
1. Ekia Amilibia
2. Paule Amilibia
3. Maiza Ben Youssef
Zumaiarra: Udane Osa

Kimuak mutilak
1. Einaz Merino
2. Mikel Egaña
3. Adur Urizar
Zumaiarra: Xuban Beristain

Infantil neskak
1. Mara Urbieta
2. Maria Aramendi
3. Lur Carretero
Zumaiarra: Ariane Agirre

Infantil mutilak
1. Aaron Alberdi
2. Ander Gorritiberea
3. Ibai Maiz
Zumaiarra: Alex Erretegi

Kadete neskak
1. Irati Solaberrieta
2. Maialen Canales
3. Naia Blazquez
Zumaiara: Dambo Diabi

Kadete mutilak
1. Victor Velada
2. Urritz Urruzuno