Beheko Plaza elkarteak Kosta Urdinera bidaia antolatu du

Mireia Galarza Bastida 2023ko ots. 25a, 16:43

Hain zuzen, maiatzaren 21etik 27ra izango da txangoa, bazkideentzat, eta besteak beste, Montecarlo, Niza edo Cannes ezagutuko dituzte. 

Zumaiako Beheko Plaza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Kosta Urdinera bidaia antolatu du maiatzerako. Hain zuzen, hilaren 21etik 27ra izango da txangoa, bazkideentzat, eta besteak beste, Montecarlo, Niza edo Cannes ezagutuko dituzte. 

Interesa dutenek Hogarrean eman beharko dute izena astelehenetik aurrera, 11:00etatik 12:00etara, hain zuzen. Elkarteko kideek azaldu dutenez, bidaiaren xehetasunak jubilatuen etxeko iragarki oholean daude.