Dolu perinatalaren inguruko kafe tertulia egingo da bihar Emakumeon* Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 26a, 16:00

Haurdunaldiko eta jaiotza inguruko heriotzei buruzko kafe tertulia izango dute astelehenean Emakumeon* Etxean.

Bihar astelehena, otsailak 27, haurdunaldiko eta jaiotza inguruko heriotzei lotutako doluaren inguruan hitz egiteko kafe tertulia saioa izango dute Emakumeon* Etxean. Dinamizatzailea Maitane Diaz de Cerio izango da, doluan dagoen ama. Saioa 17:30ean izango da. 

Ordutegi berria

Zumaiako Emakumeon* Etxeak astelehenetik aurrera ordutegi berria izango du:

  • Astelehena: 9:30-12:30 / 17:00-20:30
  • Asteartea: 9:30-12:30 / 17:00-20:30
  • Asteazkena: 9:30-20:30
  • Osteguna: 9:30-12:30 / 17:00-20:30
  • Ostirala: 9:30-12:30