2023/03/05 9:30ean

Bazkaria

Mendi buelta eta babarrun jana

Mendi buelta eta babarrun jana
Narrondo, Zumaia

Narrondoko Gure Ametsa elkarteak mendi buelta eta babarrun jana antolatu ditu martxoaren 5erako. Mendi buelta auzoaren inguruan egingo da 9:30etik aurrera eta bazkaria 14:00etan. Ondoren, bingoa izango da.

Txartelak salgai daude Narrondo tabernan eta Arantza Autoelektrizitatean. Martxoaren 2an bukatuko da txartelak erosteko epea.