Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzea egin dute anbulatorio aurrean

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 21a, 16:30

Herritarrak eta osasun zentroko langileak gaur egin den elkarretaratzean.

Elkarretaratzeak egin dituzte gaur ere osasun zentroen aurrean osasungintza publikoa defendetzako eskatuz. Osakidetzako sindikatu gehienek deituta egin dira kontzentrazio hauek.

Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan Osakidetzan ordezkatuta dauden sindikatu gehienek –Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT– deituta. Ospitaletan goizeko 8:15ean egin dituzte eta osasun zentroetan eguerdian, 13:00etan.

Zumaian ere egin dute kontzentrazioa, 13:00etan, osasun zentroaren aurrean. Herritarrak elkartu dira kontzentraziora, baita osasun zentroko langileak ere.