Kazetaritza eskolan: 2023-2024

Kazetaritza eskolan (2023-2024): galdera sorta

Gorka Zabaleta 2024ko urt. 5a, 12:32

Bost galdera prestatu ditugu, zuei lana errazteko. Hauez gain, besteren bat gehitu nahi baduzue, bikain.

-Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?

-Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?

-Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?

-Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?

-Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?