Udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako lan eskaintza egin du Udalak

Aritz Mutiozabal 2023ko ots. 21a, 09:00
Udaleku irekiak. (Zumaiako Udala)

Eskaerak martxoaren 15a bitartean aurkeztu daitezke udaletxean edo modu telematikoan.

Zumaiako Udalak udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako deialdiak egin ditu, eta horrekin batera, postu horietarako oinarriak eman ditu argitara. Postu bakoitzerako zerrenda bana osatuko dute, beraz, bi postuetarako interesa dutenek bi zerrendetan eman beharko dute izena.

Zerrendetan izena emateko epea atzo zabaldu zuten eta martxoaren 15era arte egongo da horretarako aukera. Jakinarazi dutenez, eskaera udaletxean bertan egin daiteke edo nahiago baldin bada, telematikoki ere egin daiteke

Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaintzea eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.