Pasai Donibanen jokatu da Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 13a, 11:00

Pasaiako badiak hartu du beste behin ere Gipuzkoako batel ligako jarduera. Larunbatean jokatu zen ligako seigarren jardunaldia, Pasai Donibanek antolatuta. 

Batelak Pasaiako badian aritu ziren larunbatean gora eta behera. Pasai Donibanek antolatuta, Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia jokatu zen zapatuan, eta bertan izan ziren Telmo Deun arraun elkarteko ontziak. 

Infantil mailan, mutiletan, lehena izan zen Zumaia eta zortzigarren ontzi mistoa; nesketan, berriz, bosgarren egin zuten gorriek. Promesatan, neskatan, laugarren izan zen Zumaia B, hamaikagarren Zumaia A eta hamaseigarren Zumaia C; mutiletan, berriz, Zumaia A laugarren sailkatu zen. Jubenil neskatan bosgarren egin zuten Zumaiakoek, eta absolutoetan, mutiletan, seigarren.