Hilaren 22an egingo dute santelmoak antolatzeko bilera

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 12a, 16:00
Haurrentzako jolasak iazko San Telmo jaietan.

Apirilean ospatuko diren San Telmo jaietarako proposamenak dituzten elkarteekin bilduko da udalako Kultura saila otsailaren 22ko arratsaldean.

Santelmoak heltzeko oraindik bi hilabete falta badira ere, Kultura saila festen antolaketan murgilduta dago jada. Hala, herriko taldeekin eta elkarteekin bilduko da datorren asteazkenean, otsailaren 22an, "elkarlanean proposamenak landu eta festetako egitaraua osatzeko". Hitzordua Alondegian da, 19:00etan. 

Eragile batzuk ariko dira dagoeneko beraien egitaraua lantzen. Beraien proposamenak aurrez aurkez ditzakete Alondegiko bulegora bertaratuta, 943-86 10 56 telefonora deituta, edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzita.