Gaur da Lilatoian izena emateko azken eguna

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 10a, 11:30

Zumaiako Emakumeon* Etxeko taldea Lilatoian.

Lilatoian ateratzeko aukera eskainiko du aurten ere Emakumeon* Etxeak, eta Donostiako joan-etorriak errazteko autobusa ere jarriko du. Lasterketa honetan izena emateko eguna gaur da. 

Martxoaren 5ean egingo dute aurtengo Lilatoia. Zumaiako Emakumeon* Etxeak taldean joateko asmoa erakutsi du. Horretarako, ez da Lilatoiaren webgunean izena eman beharko, Emakumeon* Etxearen bitartez baizik, formulario hau beteta. 

Egun horrekin lotutako egitarauaren berri ere eman du Emakumeon* Etxeak. Hala, martxoaren 1ean, asteazkena, 18:30ean azken entrenamendu saioa egingo dute eta dortsalak eta kamisetak banatuko dituzte. 

Martxoaren 5ean, igandea, lasterketaren egunean, goizeko 9:15ean aterako dira Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. 10:30ean lasterketa izango da, eta 13:30ean itzuliko dira Donostiatik. Ordubete beranduago, 14:30ean, bazkaria izango dute Emakumeon* Etxean bertan.

Bazkarirako izenak otsailaren 15a baino lehen eman beharko dira. Emakumeon* Etxean eskuratu daitezke txartelak.