Kepa Junkeraren 'Berpiztu' liburua aurkeztuko dute Zumaian

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 10a, 10:30
Junkera 'Marea Zumaian' abestiaren bideoklipean.

Kepa Junkera musikariaren lana eta bizitza jasotzen duen liburua da Berpiztu, eta otsailaren 24an aurkeztuko dute Alondegiko Oxford aretoan. Interesdunek aurretik izena eman beharko dute. 

Musika munduan emandako ibilbide luzearen berri ematen du Berpiztu liburuak, bere hastapenetatik 2018. urte amaieran, iktus larri baten ondorioz, agertokiak utzi behar izan zituen arte. Joseba Martin kazetari eta musikogoloaren laguntzarekin jaso dute Junkeraren bizitza, ibilbidea eta lana liburu honetan.

Aurkezpen ekitaldia otsailaren 24an izango da Alondegiko Oxford aretoan. Ekitaldira joateko gonbidapena eskuratu beharko da kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita.