Inkestan galdera berria: 'Zer iruditzen zaizu garraio publikoan musukoa kentzea?'

Erredakzioa 2023ko ots. 11a, 08:00
Koloretako musukoak.

Baleike.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Zer iruditzen zaizu garraio publikoan musukoa kentzea? Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, erabiltzaileei galdetu zitzaien ea zer iruditzen zitzaien aurten Gabonetako argiak beste auzoetara zabaldu izana. 167 lagunek eman zuten botoa.

Inkesta berri du martxan Baleike.eus-ek: Zer iruditzen zaizu garraio publikoan musukoa kentzea? Oraindik parte hartu ez duenak lotura honetan du botoa emateko aukera.

Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Baleike.eus-ek: Zer iruditzen zaizu aurten Gabonetako argiak auzoetara zabaldu izana? Guztira, 167 pertsonak erantzun zioten galdera horri, eta horietatik 91k (%54,49) erantzun zuten ondo iruditzen zitzaiela Gabon argiak Artadin, Larretxon, Aita Marin eta Estazioko kalean ere jartzea; 64k, berriz, (%38,32) erantzun zuten ez zitzaiela ondo iruditzen Gabonetako argiak jartzea; hamabik (%7,19), azkenik, erantzun zuten ez zitzaiela ondo iruditzen auzoetara zabaldu izana argiak, orain artekoa mantentzea nahikoa zelako. Hona hemen inkestaren emaitzak, osorik: