'El menu' filma emango du Ostarrenak ostegunean zine forum saioan

Erredakzioa 2023ko ots. 7a, 16:50

Thrillerraren eta komedia beltzaren artean mugitzen den El menu filma eskainiko du Ostarrena zine klubak ostegunean, hilaren 9an, zine forum saioan. Saioa 19:00etan hasiko da, Aita Mari zinema aretoan. 

Anya Taylor-Joy, Nicholas Hoult eta Ralph Fiennes aktore dituen filma aukeratu du Ostarrena zine klubak otsaileko lehen zine forum saiorako. Mark Mylod zinemagileak zuzendutako lana, El menu, thrillerraren eta komedia beltzaren artean mugitzen da. Bikote gazte bat munduko lekurik esklusiboenetako batera joan da, sukaldaritzako esperientzia paregabea duen jatetxe batean afaltzera. Baina chefak osagai sekretu bat prestatu du, eta emaitza harrigarria izango du bi maiteminduen artean.

Saioa 19:00etan hasiko da Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak 5 euro balio du.