Gipuzkoako boxeo txapelketako kanporaketan arituko dira Zumaiako boxeolariak

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 25a, 12:00

Ezkerretik, Mady Diame, Ruben Arredondo entrenatzailea eta Eliezer Chavarria. (Zumaia Cuban Boxing)

Datorren larunbatean, hilaren 28an, Gipuzkoako boxeo txapelketako kanporaketak jokatuko dira Donostiako Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolarik igoko dira ringera. 

Anoetako gimnasioak, Donostian, hartuko ditu datorren larunbatean Gipuzkoako boxeo txapelketako kanporaketak. Guztira sei borrokaldi izango dira: hiru txapelketarako baliagarriak eta beste hiru txapelketatik kanpokoak.

Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolari igoko dira Anoetako ringera. Mady Diame Team Latigo klubeko Daniel Pozoren aurka arituko da 63,5 kiloko kategorian, txapelketarako sailkatze borrokaldian. Eliezer Chavarriak, berriz, txapelketarako baliagarria ez den borrokaldia izango du 75 kiloko kategorian. Irungo Mendy izango du aurkaria. 

Diamek iazko Gipuzkaoako txapelketa irabazi zuen; Chavarriak, berriz, Euskadikoa. 

Goizeko 10:00etan egingo dira pisatzeak, eta 11:00etatik aurrera hasiko dira borrokaldiak.