Jose Luis Garcia garaile, Distiraren urtarrileko lehiaketa sozialean

Maria Maya Manterola 2023ko urt. 21a, 17:00
Lehen saria eskuratu duen lana. (Jose Luis Garcia)

Natura hila gaitzat hartuta, lan ugari aurkeztu dituzte Zumaiako argazki elkarteko kideek, eta Jose Luis Garciarenak eskuratu du lehen saria. 

Hilabetero bezala, Distira Argazki Elkarteak bazkideentzako lehiaketa soziala antolatu du urtarril honetan ere. Natura hila jarri dute gaitzat, eta guztira, hamabi egileren 23 lan jaso dituzte.

Jose Luis Garciarenak eskuratu du lehen saria. Garciak gazta, sagardoa eta intxaurrak erretratatu ditu argi-itzaletan. Bigarren Charo Hernandezek egin du, eta hirugarren, berriz, Maria Roak. Aurkeztutako lan guztiak ikusgai daude Distiraren webgunean.