Hasi dituzte sansebastianak Elorriagan

Onintza Lete Arrieta 2023ko urt. 20a, 18:08
Izer eta Alabier, gaur Elorriaga auzoan. (Javier Carballo)

Meza, herri kirolak eta bazkaria izan dituzte gaur, San Sebastian egunez. 18:30ean txokolatada egitekoak dira, eta hori izango da gaurko azken ekitaldia. Bihar, berriz, afaria izango da Urberu sagardotegian, bi egunetako festei amaiera emateko.

Urtero bezala, aurten ere gogotsu ospatu dute San Sebastian eguna Elorriaga auzoan. 10:30ean mezarekin hasi dute jaieguna, eta eguerdian herri kirolak izan dituzte. Zehazki esanda, pentatloian aritu dira Julen Gabirondo eta Aratz Mugerza, Xabier Zaldua eta Ioritz Gisasolaren aurka. 

Bazkaria izan da gero, Urberu sagardotegian, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.

Gaurko eguna amaitzeko, haurrentzako txokolatada egitekoak dira 18:30ean hasita, Lau-Haizeta elkartean.

Bihar ere sabela betetzeko ekitaldia izango dute auzotarrek: afaria egingo dute Urberun, Mendaro eta Galaktiko trikitilariek girotuta. Afari horrekin amaituko dituzte aurtengo sansebastianak.

Gaur goizeko irudiak bidali dizkio BALEIKEri Javier Carballok.