Winter Serieseko ligaxkako azken partida jokatuko du bihar Goikoetxeak

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 22a, 17:00
IƱaki Osa Goikoetxea Gernikako frontoian. (Andoni Iparragirre-Guk Jai Alai)

Gernika Jai Alai frontoian jokatzen ari diren Winter Series txapelketako ligaxkaren azken jardunaldia jokatuko da bihar. Etchetorekin bikotea osatuta Tambourindeguy eta Minvielle izango ditu aurkari. 

Partida bakarra geratzen da jokatzeko Jai Alai Winter Series txapelketan. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Nicolas Etchetok osatzen duten bikotea Jon Tambourindeguyren eta David Minvielleren aurka arituko dira Gernika Jai Alai frontoian. Partida 19:30ean hasiko da, eta ETBko lehen kateak 22:25etik aurrera emango du. 

Dagoeneko erabakita dago zer lau bikotek jokatuko dituzten txapelketako finalerdiak: Olharan-Basque (iazko irabazle Erkiaga-Zabala bikotea kaleratu zuten aurreko jardunaldian) eta Barandika-Lekerika A multzotik, eta Goikoetxea-Etcheto eta Beaskoetxea-Imanol Lopez B multzotik.

Gaur gaurkoz azken bi bikote hauek puntuetara berdinduta daude B multzoan. Biharko partidan erabakiko da zer bikote pasatuko den multzoko lehen postuan. Goikoetxea eta Etcheto dira partida irabazteko faboritoak, aurkariek jokatutako bi partidak galdu dituztelako. 

Finalerako sarrerak agortuta

Oraindik ez dira jokatu txapelketako finalerdiak, baina dagoeneko salgai jarri dituzte finalerako sarrerak, baita hamar minutuko epean agortu ere. Txapelketa arrakastatsua suertatzen ari da Gernikan antolatutakoa.