Galiziako Cangas taldean arituko da Asier Iribar denboraldia amaitu arte

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 18a, 16:12

Asier Iribar Carceller eskubaloi jokalari zumaiarra Galiziako Club Balonmán Cangas taldean arituko da denboraldiaren amaierara arte, Bidasoa taldeak utzita. 

Irungo Bidasoa eta Club Balonman Cangas talde galiziarra aurre akordio batera heldu dira Asier Iribar zumaiarrak utzita jokatzeko 2022-2023 denboraldiaren amaierara arte. 

Pulporen harrobitik ateratako jokalaria, Bidasoan aritu da azken bi urteotan. Sona handia izan zuen Bartzelona indartsuaren aurka Palau Blau Granan jokatu zuen partidak, hiru gol sartu baitzituen. Orain Asobal ligako talde batean arituko da zumaiarra. Gaur egun 13. postuan dago Cangas Espainiako eskubaloiko lehen ligan.