Inauteriak 2023

Kaldereroen kalejirarako entseguak hasiko dituzte larunbatean

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 17a, 11:47
Kaldereroak Sanjuaniturri parean, 2019an egindako kalejiran. (Juan Luis Romatet)

Izurriteak eragindako geldialdiaren ondoren, kaldereroek otsailaren 11n egingo dute kalejira herriko kaleetan zehar. Desfilea prestatzeko entseguak datorren larunbatean hasiko dira. 

Otsailaren 11n aterako dira kaldereroak herriko kaleetara, Inauteri jaien aurrerapen gisa. 2019an egin zuten lehenengoz kalejira Zumaian, eta 2020an bigarrena, pandemia dagoeneko ate joka zela. Hala, izurriteagatik aurreko bi urteetan ezin izan dute desfilea egin, baina aurten berriro kalera ateratzeko borondatea erakutsi dute antolatzaileek. 

Kalejira prestatzeko entseguak antolatu dituzte. Datorren larunbatean, urtarrilaren 21ean hasiko dira, eta larunbatero izango dira desfile egunera arte. Saioak 16:00etan hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan. Kalejiran parte hartu nahi dutenak lehen entsegura agertzea besterik ez dute egin behar.