'Munduari itzulia 80 egunean' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 13:19

Jules Verneren eleberri famatuan oinarritutako Munduari itzulia 80 egunean antzezlana izango da igandean, hilaren 15ean, Aita Mari zinema aretoan. Bi emanaldi izango dira, eguerdian eta arratsaldean, eta 12:30eko saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean. 

Glu Glu antzerki konpainiak Munduari itzulia 80 egunean antzezlana ekarriko du Zumaiara datorren igandean, hilaren 15ean. Bi emanaldi izango dira, 12:30 eta 16:30ean bestea. Eguerdiko saiorako Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean. 

Internet bidez helbide honetan eman beharko da izena. Telefonoz deituta ere parte hartu ahal izango da,  943-56 01 64 zenbakira deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 12 da.