Zabalik dago dantza eta pintura tailerrerako izen ematea

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 14a, 09:55
Laia Bedosek gidatutako tailerra.

Familiari zuzendutako dantza eta pintura tailerra antolatu du Astindu dantza elkarteak. Urtarrilaren 3an egingo da, asteartez, eta aurrez izena eman beharko da.

Dantza eta pintura uztartuko dituen jarduera antolatu du Astindu dantza taldeak urtarrilaren 3rako. Familia osoari zuzendutako tailerra Sagarbideko gimnasioan egingo da, bi saiotan banatuta: 10:00etatik 11:30era lehena, eta 12:00etatik 13:30era bigarrena. Laia Bedos izango da irakaslea. 

4 urtetik gorako haurrek hartu ahal izango dute parte, eta doakoa izango da tailerra. Plazak mugatuak izango direnez, aurretik izena eman beharko da astindu.zde@gmail.com helbidera idatzita.